Body paint

Hementxe 2010/11 ikasturteko Lasarte-Oriako lehen argazkiak. Urria amaiera aldera hasi ginen programarekin, eta hona hemen lehen ekintzaren argazkiak.

“Body Paint” izenez ezagutzen da. Normalean gorputz guztia margotzen da, baina guk eskuak bakarrik margotu genituen. Interneten adibideak bilatzen hasi eta erosoena animaliak egitea zela ikusi genuen, beste lan batzuk konplexutasun handia zutelako. Ikusten dituzuen argazkiak, bi egun lanean egotearen emaitza dira. Lehenengoan adibideak ikusi, marrazkia aukeratu eta nork nori egingo zion erabaki genuen, marrazkiak gazte batek besteari egiten zizkiolako.

Horrela, bigarren egunean pintura eta pintzelak hartu eta lanari ekin genion, ondoko emaitzekin!

 

ALBISTE GEHIAGO: Rafting Bidarrain, Inauteriak Lasarte-Orian, Body Paint, KTG Eguna Lasarte-Orian , Breakdance, II. KTG eguna Lakuntzan, Urdiain Bizirik, Aretten eskiatzen