Liburuak

Jasone Osoro

Greta

Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta, ongi bereizten ditu pertsonak eta andrakilak, eta ezkontzekotan da bere betiko andregaiarekin: Anarekin. ...

Jara

Jarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta, batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta tristurak...Denetik biziko du orriotan gure protagonistak. Baina, batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko du bere unibertsoa: estreinako musua. 

Jara bikiak eta bikoteak

Jarak lortu zuen Urko maitatzea, baina estreinako musuaren ostean, beraren sentimenduak nahasirik daude. Horrez gain, lagun berriak iritsi dira herrira: Nora eta Xabat. Xabatek zora-zora eginda ditu neska guztiak. Jara eta Ihintza arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan. Ikastetxearen mozorro festa antolatu da eta sorpresak egongo dira. Zalantza, maitemin, zelo eta haserreak Jararen abentura berrietan.

Jara Bartzelonan

Bartzelonan txiki sentitu da hasieran Jara, baina laster murgildu da hiriko bizimoduan: itxura aldatu du, lagun berri eta interesgarriak egin ditu, eta lanean ere hasi da. Heldu sentitu nahi du Jarak, baina horrek bere ondorioak ekarriko ditu...  

 

Korapiloak

Maitasuna, gorrotoa, obsesioa, zeloak, kariñoa, paranoiak, sexua, heriotza… “Sentimenduen mundu zabal, ezezagun eta apasionanteak jositako trenbidea da Korapiloak eta bizi dugun voyeur garai honetan begiak gidatzen duen tranbia du ardatz” ipuin bildumak, egilearen beraren esanetan.

Tentazioak

Ipuin bilduma bat da Tentazioak, 25 istorio labur biltzen dituena. Gaia, mundua bera bezain antzinakoa: maitasuna, sexua, gizon-emakumeen artean sortzen diren sentimendu, korapilo eta ezin ulertuak;

Korapiloak eta Tentazioak-i buruzko informazio gehiago