Liburuak

Jasone Osoro

Korapiloak

Maitasuna, gorrotoa, obsesioa, zeloak, kariñoa, paranoiak, sexua, heriotza… “Sentimenduen mundu zabal, ezezagun eta apasionanteak jositako trenbidea da Korapiloak eta bizi dugun voyeur garai honetan begiak gidatzen duen tranbia du ardatz” ipuin bildumak, egilearen beraren esanetan.
AzAzpimarratu zer nolako gaitasuna duen Jasone Osorok (Elgoibar, 1971) intimitatea inolako bortxaz erasotzeko, sutea semantikoki aktiboa zein irakurlearen eroso eta fereka egiten den haren borondatean. Naturaltasuna. Hitzak berez datoz, proposamenaren sentsibilitateak horretara erakarririk: “Nahikoa txintxetaz josita daukagu eguneroko bizitza literaturan ere mugak eta aurriritziak jartzen hasteko” dio Jasone Osorok.

Tentazioak

Ipuin bilduma bat da Tentazioak, 25 istorio labur biltzen dituena. Gaia, mundua bera bezain antzinakoa: maitasuna, sexua, gizon-emakumeen artean sortzen diren sentimendu, korapilo eta ezin ulertuak; betidanikoa, eta aldi berean guztiz berria, egunero deskubritzen duguna, ustekabean bere sareetan harrapatzen gaituena. Patxi Ezkiagak hitzaurrean dioenez, "idazle gazte honen istorioak bizitzaren arriskuez, zirraraz, misterioz eta ahalbidez gainezka daude (...) konfesaezinak zaizkigun gure ezkutuko irudien aurrean, unetxo batez bederen, jar gaitezen".
IdaIdazkera, berriz, arina eta jostalaria du; hizkuntza erraz eta gozoa darabil, baina aldi berean landua, esan nahi duena zehatz esateko balio diona; sujerentzia darabil uneoro idazleak, erdi-esanak, esan gabe ulertu behar direnak; badu malezi punttua, badu erotismo ukitua ere pasarte askotan, irakurlea aztoratu edo erakarriko duena. OhOharkabean pasatzen dira sarritan idazle berrien lehen obrak. Zinez uste eta espero dugu kasu honetan ez dela halakorik gertatuko, liburuaren kalitateak eta gaiaren interesak jendearen arreta erakarriko dutela. Esaera zahar batek dioen moduan, bertan erortzeko omen dira tentazioak. On egin diezazuela erorketak.

Greta Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta, ongi bereizten ditu pertsonak eta andrakilak, eta ezkontzekotan da bere betiko andregaiarekin: Anarekin. ...



Jara Jarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta, batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta tristurak...Denetik biziko du orriotan gure protagonistak. Baina, batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko du bere unibertsoa: estreinako musua. Sortako beste liburu batzuk, Jara bikiak eta bikoteak eta Jara Bartzelonan.