Musika

Hesian

Hesian 2006an sortutako talde sakandarra da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen delarik. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa oso erakargarriak sortzen duten 2 ahotsak dira (emakume-mutil ahotsa). Hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide.

Beraien lehen diska, "Maite dugu", Iruñeako K estudiotan grabatu zen Alberto Porresen eskutik eta taldeak eta Albertok berak ekoiztu zuten.

2007ko Ekainean argitaratu zen eta jada 1000 kopia baino gehiago saldu dituzte Euskal Herria osoan zehar. Aipagarria da ere 2008ko Gazte topaguneko abestia beraiek egin izana, "Zeru gorriko egunak".

Horretaz gain, "Musikaz Sakana indartuz" diskan "Maite dugu" abestia grabatu zuten eta "Euskal Herriak Autodeterminazioa" kanpainarako, izen berdina daraman abestia grabatu zuten.

Taldearen ekintza eremua oso zabala da eta urte eskas batean 50 kontzertu inguru eskaini dituzte Euskal Herriko eremu eta txoko guztietan, beti ere oso harrera onarekin, plazak edota gaztetxeak betez eta jendearen parte-hartze aktiboa lortuz eta bereganatuz.

Berri Txarrak, Banda Bassotti, Habeas Corpus edota Su ta Gar bezalako taldeekin igo dira eszenatokira. Jada abesti berrien lanketan hasiak dira eta 2. diska bat ateratzeko asmoa dute.

Ken Zazpi Berri Txarrak Lain Sugan Sugan Liburuak